Diska zahar batekin emango diogu hasiera gaurko saioari, Zarama taldearen Gaua Apurtu Arte, hortik aurrera dena disko berriak: Zura (Kiribil), Psapp (The Camel’s back), Barbara Morgenstern (BM) eta abar. Saio honetan soinu berriak entzuteko aukera ezin hobea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2009-03-04
Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana. Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari […]
