Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen. 2001. […]
Eguna: 2009-03-25
Emakumeak gaurko saioan, Amy Winehouse, Holly Glightly, Labrit, Cristina Rosenvinge… Kadentzia desberdinak eta ahots erakargarriak. Horretaz aparte beste zenbait talde ere izango ditugul, hala nola, Ama Say, berriz bueltan datorkigun euskal talde handia. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
ELA sindikatuak atera berri duen txostenaren arabera EAEko 88.643 lagun, biztanleriaren %4´1pobrezian bizi da. Xabier Aierdik bat egiten du ELAk, besteak beste, ateratako ondorio batekin: azken 12-14 urteetan hazkunde ekonomikoa handia izan bada ere, pobreziaren tasa ez da aldatu. Xabierrek datuak tentu handiz hartu behar direla esan ondoren, pobreziak bereziki […]
Kontzeptua azaldu ondoren Biko arloko sexologo Igor Erauzkinek inpotentzia mota desberdinak direla kontatu digu: horren arabera izan daiteke posible bideratzea. Igorrentzat inpotentzia gaixotasuna baino zailtasuna da, baina eragin zuzena badu pairatzen duen gizonarengan, baita horren ondoan egon daitekeen bikotekidean ere. Eta betiko moduan garbi jatea, ez erretzea edo alkohola edatea, […]
