1

Pasadan astean Londresetik ibili ginen Linton Kwesi Johnson-ekin. Han geratu gara baina, oraingoan, The Clash taldearekin. Euren lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa egin dogu, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara […]

Bilbo Hiriak  hainbat elkarrizketa burutu ditu aste honetan, hilaren 1eko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz. Horietan (luzeago edo motzago), ikuspuntu desberdinetatik ikusita  jorratzen dira zenbait erantzun. Bost elkarrizketa dituzu entzungai eta airean dabiltzan galdera batzuk erantzunik gabe. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Elkarrizketa hauek deskargatzeko klikatu HEMEN.

Gai horiek jorratu ditu Igor Eruzkin Biko arloko sexologoak. Bi kontzeptuak pixka bat definitu ondoren, Igorrek urritasun mota desberdinak aipatu ditu. Gero, ohiko galderei erantzun die: sexualitatean urritasuna dutenak obsesionatuta al daude? Horien gurasoek nola bizi dute egoera hori? Gizarteak, nola hartzen du gaia? eta batez ere, heziketa izateko zer […]

Munduko emakume langilearen eguna gainean daukagula, EHNEk azterketa bat egin du emakume baserritarren egoerari buruz, Iratxe Arriolak kontatu digunez. Horretan hainbat arazo izan ditu aztergai : lege aldetik (titulartasuna edo Gizarte Segurantza), nekazaritza politikak eta globalizazioak eragindako aldaketak edo zenbait galera (salmenta zuzenarena, hazien kontserbazioarena, senda belarrarena…). Iratxeren ustez aipatutakoak […]