La Máquina de pintar nubes flima grabatu zuten uda aldean  dagoeneko amaitu dute filma eta Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute. Aitor Mazo eta Patxo Telleriak zuzendutako lehenego filma Santutxun girotuta dago. Gaur piperpolisen Patxo Telleriarekin batera filmaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Udaberriari ekiteko amaierarik gabeko irrati-jolas bat egin dugu Piperpolisen. […]

Apirilaren 2an Londresen burutuko dutena. Eta bilera hori prestatzeko Europar Batsuneko (EB) kideak Bruselan bilduta egon berri dira, proposamen bateratuak eramateko asmotan. Londresen desberdintasun batzuk ikusiko dira Luis Guridiren ustez: hasteko AEBen eta EBren artean; bestetik, herrialde emergenteek (Txina, India, Brasil, Hegoafrika…) neurri desberdinak jarriko dituzte mahai gainean. Krisia sakona […]

Egun hiritarrek duten kontsumo mailari eusteko eta oreka ekologikoa ez zapusteko, ia ehun aldiz handiagoak izan beharko lukete Hego Euskal Herriko hiriburuek, Espainiako Ingurumen ministerioak egindako txosten baten arabera. Hortik abiatuta, Josu Larrinagak zenbait kontzeptu (oreka ekologikoa, defizit ekologikoa, aztarna ekologikoa..) azaldu ondoren, adierazle batzuk izan ditu aztergai: ur kontsumoa, […]