Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi […]

Bihar hasi eta apirilaren 4a bitartean iraungo duena. Bertan, eta azken Munduko Gizarte Foroarekin bat egiten, hainbat sindikatu, talde eta elkartek bat egin dute krisiaren eta gerren aurka egiteko. Dabid Lopategi Plataforma horretako bozermaileak krisia (krisiak hobe esanda) eta NATO aztertu ditu, “krisiak sortu dituztenek ordain ditzatela” gaineratuz. Balioen aldaketa […]

Nazioarteko Foro hori atzo hasi zen Bilbon gaur bukatzeko Eleder Aurtenetxek kontatu duenez. Sormen industriak zer diren azaldu ondoren, Elederrek helburuak, antolaketa eta hitzaldi batzuk izan ditu aztergai. Horien artean hiru azpimarratu ditu bereziki: Danimarkako Christer Lidzelius, Toby Hyam eta Koldo Saratxagak emandakoak hain zuzen. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.