Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan dihardu Mirenek azken urteetan ikertzen, irakasten eta kudeaketa zereginetan ere. Ikasteko gogo ase-ezina duenez, pribilejioa da berarentzat hori, unibertsitateko irakasleek izan ohi duten askatasunagatik. Besteak beste, industriari bere prozesuak hobetzen laguntzen diote unibertsitatetik, gas kutsakorrek ahalik eta eragin kaltegarririk txikiena izan dezaten airean. Dena den, Mirenen […]

Aste honetako Soinugelan Xabier Elias “Mongo” bilbotar jazzmana izan dugu. Bere izenpean argitara eman duen diskoa, bere lehenbiziko diskoa, entzuten jardun dugu ordubete luzean, eta aukera aparta izan dugu bere musika alaia ezagutzeko, bera bezain alaia den musika, hain zuzen ere. Jazz giroko musika egiten du Mongok, baina, era berean […]

Aurten abortua izango da Euskal Herriko femenista askok datorren igandeko Emakumeen nazioarteko egunean izango duten leloa,  Marije Etxebarriak esan duenez, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak ez du bat egiten Madrilen egiten ari diren erreformarekin. Bestetik tratu txarrak ere izan ditu hizpide. Bukatzeko, ostegunetik igandera arte izango diren hainbat ekitaldiren berri eman digu […]

Agus Perez antzerki-kritikariak azken boladan izan direnak eta hurrengo egunetan izango direnak kontatu dizkigu. Bilbotik, esaterako, “Mirande kabareta” eta “Ahuntza edo nor den Sylvia?” pasa berri dira. Korrika Kulturalaren eskutik, Kabareta ikusteko aukera izango da Bizkaian, Igorren bederen. Asteburuari begira aipamen bat egin du Agusek: Barakaldon ikusi ahalko den “Lo […]