Gaurkoan jamaikako regge doinuak ekarri ditugu piperpolisgo uhinetara. Duela hamabost urte bakion sortu zen taldea da Akatz. Taldeak Rudo Bilbao diskoa plazaratu berri du, egunotan zuzenean aurkezten dabiltza, gurean Unai izan da. Gaurko saioan John Trolloperen atal berria entzuteko aukera izan dugu, 103. atala’plan ezkutua martxan’. Saio hau deskargatzeko klikatu […]
Eguna: 2009-03-30
Krisiarekin jarraituz, AEBetako gobernuak hainbat neurri jarri nahi ditu indarrean, eta horietariko batzuek aktibo kutsatuak atera nahi dituzte merkatutik, Luis Guridik azaldu duenez. Aktibo kutsatuak zer diren eta AEBetako gobernuak gauzatu nahi duen prozesua kontatu ondoren, Luisek beste gai bat izan du hizpide, Hegoamerikan izandako bi goi bilera hain zuzen […]
Pasa den larunbatean bukatu zen Muskizen Petronorrek indarrean jarri nahi duen Coke Plantari buruzko herri-galdeketa. Bermeen Batzorde independente batek kudeatu du prozesua eta pasa den astean auzoz auzo ibili da Iñaki Barcenak kontatu digunez. 1.204 lagunek (Muskizeko %20 baino gehiago) hartu dute parte eta gehienek ezetz bozkatu dute. Gogoratu afera […]
