Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa programazioaren  barruan urteen poderioz jai ereduaren berezitasunaren islarik argiena bihurtu da: parte hartze herritarra eta kalea hartzea herriaren kulturaren oinarriak lapikoetan islatzeko. 78. urtetik hazten joan den txapelketa izan da sukaldaritzakoa. Gaur hasi eta igande bitarte ehunka herritar bilduko da Aretzan Txipiroiak, bakailaoa edo Marmitakoa egitera. […]

Patxo Telleria aktore eta antzerkigileak Arriagako balkoian irakurri zuen pregoia entzun eta irakurtzeko aukera dugu hemen. Horrez gain, pregoia irakurri aurreko uneetan egindako elkarrizketan bere sentsazioak ezagutu ahal izan ditugu, baita bere bikoteatrokide Mikel Martinezenak ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160821_pregoia_mikelmartinez_patxotelleria.mp3 Deskargatu Hemen.   Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola! Zuek hor […]

Zuen erantzunen zain gaude, segundo guztiak bizi nahi izaten ditugu. Ordu, minutu, segundo guztiak biziz,denbora galdu barik… Baina ba al dakigu zenbat segundo irauten dituen Aste Nagusiak? Aste Nagusian lehiaketa martxan jarri dugu, zuen erantzunak jaso nahi ditugu. Bidali zuen erantzunak @bilbohiria Whatsapp: 644499554 Aste Nagusi bukaeran parte hartzaileen artean […]

Lehengo astean aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde mistoak. Txupinera Gisèle Felli Gorritxo izango da, Komantxe konpartsako kidea, eta pregoilaria Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarra. Gisèle iaz elkarrizketatu genuen, Komantxe konpartsako kide moduan, eta Patxo, berriz, 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako […]

Jai eremutik bertatik Aste Nagusiaren berri emango duen bi orduko magazina egingo dugu Bilbo Hiria irratia, 97 irratia eta Uriola euskal hedabideen artean, igandetik larunbatera. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko zuzeneko jarioan. Geroago, bertan egindako […]