Negua heltzen denean Olentzero erortzen da gure etxeetara, baina horrez gain, Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatzen dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria eta bestelako gertaerak, naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. Neguko haur kantak diskoan agertzen diren abestiak sinesmen horiekin oinarrituak daude, gehienak jatorrizkoak izanik, alai eta dibertigarri batekin.10 […]

Kerobia taldeko kide izandako musikariek Anticontinente izeneko proiektua abiatu dute. Sei kanta jarri dituzte sarean oraingoz, eta urtarrilean hasi nahi dute kontzertuak ematen. Pintura, musika eta literatura uztartu zituen Kerobiak bere azken lanean Supernova deiturikoan. Kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte  kantak berriak  sortzeko, eta sarean doan jarri […]

Zenbait gizarte erakundek Kurdistanen aldeko eta giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko, larunbata.  Aldi berean, Turkiako gobernuarekin “harremanak bertan behera uztea” eskatu diete antolatzaileok erakunde publikoei. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean. Bestalde, azaroaz geroztik Tayyip Erdogan presidente turkiarrak “errepresio-makina” martxan ipini duela […]

Nafarroako hamalau gizarte mugimenduren iritziak jaso ditu Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Argi astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Nazioartean txinara begira jarri […]

Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure […]

Da lar, da gehiegikeria, da dena nahi izatea, da hiperestimulazio soziala, kulturala, jakin behar dena amaitutakoan kudeatzen. Gurutzea eta antsiolitikoak, da dena behar izatea. Da saio honi ekiteko aitzakia ere. Eremuz Kanpo 5X06. Lar. Lar, gehiegi, edo ingurutan esan ohi den larregi, gehiegiegi litzatekeena, superlatiboa birritan markatuz, soberakoa izanik hitzaren […]

Azken aspaldi honetan asko hitz egiten da transgenikoei buruz. Hedabideek txitean-pitean erabiltzen duten kontzeptua da, eta halako aipamenei, gehienetan, ez zaie eztabaida eta polemikarik falta izaten. Batzuen ustez, transgenikoek sekulako iraultza ekarriko omen dute; beste askoren ustez, ordea, kalte konponezinak ekarriko omen dituzte. Baina ba al dakigu zehatz eta zuzen […]

Urtean egindako ekintzen balorazio bateratua egingo dute 40 agente baino gehiagok; eta proiektua hobetzeko espazioak identifikatuko dituzte. Zurrumurruen aurkako herritarren sareak zabaltzeko eta indartzeko zenbait formula ikertuko dituzte ere. Begoña, Deustu eta Errekaldeko barrutietan garatzen ari dira proiektua zurrumurruen aurkako 83 agentek. Estrategiaren balioekin konprometitutako pertsonak dira agente horiek eta […]

Txapel guztiek behar dute beren burua, eta Bizkaiko Bertsolari txapelketaren txapelak zapatuan lortuko du dagokiona. Miribillan dugu hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari izango dira taulagainean berbarekin eta doinu-errimekin lehiatuko direnak: Onintza, Jone, Etxahun, Miren, Nerea, Beñat, Xabat eta Ibon. Gaurko POTTO saioan, zapatuko finala aurkeztu dugu eta […]