Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]

Gaurko saioan bizitza kontziliazioaz aritu gara Ana Perez Steilaseko kidearekin.  Haurreskolak Partzuergoa orain 13 urte sortu zela gogora ekarri digu, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia dute haur eskolek : 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta […]

Gaurkoan geologo baten bisita dugu EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilbo Hiria irratiak elkarlanean prestatzen duten Zientzialari saioan. Arantza Aranburu etorri zaigu Euskal Herrriko paisaia naturalaz hitz egitera. Aurrenik, paisaia naturala zeri esaten diogun adieraziko digu berak, horren ondotik, Euskal Herriko paisaiaren ezaugarri nagusiak zehazteko eta, azkenik, gizakiak erliebeari nola […]

Azken urteetan nagusitu den diskurtso ekonomiko faltsuaren inguruko azterketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Azken urteetan enpresen lehiakortasuna soldatekin elkartu izan da, horiek enpresengan dituzte kostuekin.  Laurogeigarren  hamarkada Margaret Thatcherren esan bezala “ There is no alternative”, kapitalismo eredu bakar giza aurkezten zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170302_Hizp_Jon%20BernatZubiri.mp3 Deskargatu hemen.

Laster Martxaren 8a dator, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez gure herri eta hirietako kaleak more kolorez janztera irtengo gara emakumeen eskubideak aldarrikatuz, era guztietako indarkeria matxistak salatuz.  Etxaldeko Emakumeen Taldeak ez du aukera hau galdu nahi elkarrekin partekatzeko, ahalduntzeko, hausnartzeko, ondo jateko eta primeran pasatzeko eta topaketak antolatu dituzte […]