Jarraitzen dugu Artayorran 90eko hamarkada mitikoa gogoratzen; gaurko atalean orduko beste erreferentzia bat dakargu: KASHBAD (Sorkun Rubio, Gorka Lazkano, Gorka Sesma, Haritz Beristain “Ttiki”, Iban Jimenez). 90eko hamarkada zipiztindu zuten eta eredu izan ziren neska kantaria edukita. Hiru lan luze atera zuten 91tik 99ra arteko ibilbidean, “Kashbad” (1996), “Distantzia”(1997) eta […]
Eguna: 2017-03-30
Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]
Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]
Aurten Deustuari euskara dariola eta Berbaizu euskara elkarteak 25 urte betetzen ditu eta Apirilaren 1ean 25 urte haZSten eguna ospatuko dute Deustuan. Berbaizu euskara elkarteko Jon Intxaurragak eman digu honen berri. Orain arte eginiko ibilbideaz berba egin dugu, baita urte hauetan auzoan bizitako eraldaketaz eta elkarteak urteetan eginiko lanaz. Larunbateko […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomia feministaren inguruan aritu da. Ekonomia gizonen ikuspegitik eraikia izan da, hasiera hasieratik. Horregatik ekonomia ortodoxo edo ohikoa dena, akatsak dituen erreminta bat da. Adibidez, ekonomia ortodoxo honen funtsezko elementu bat hartzen badugu, homo oeconomicusa, ikus daiteke nola errealitatearen antipodetan dagoela. Beste neurri bat, adibidez, […]
Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]
