Gaurko urrezko kanta Balerdi Balerdi nafar taldearen Arima sobera izan dugu. Laster diskoa aterako dute, taldeak berak aurreratu duenez, baina guk Ez gara galdu disko zaharragoko abestiari erreparatu diogu, baita kanta horretan agertzen diren aipamen batzuei ere. Soul esparruko erreferentziak dira, lehena Smokey Robinson eta bere The Miracles taldearena, eta […]
Eguna: 2017-03-21
Soinu bereziak gaurko Musiblan, The Magnetic Fields taldearen soinu barrokoak, Moderat eta Anna Meredith proiektu beteak, Why? amerikarrak eta Hanne Hukkelberg norvegiarraren leuntasuna. Honetaz gainera, Josh Rouse eta Gora Japon entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170321musibla-009.mp3 Deskargatu hemen.
Apirilaren 8an ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa izan zen Biarritzen. Antolakuntzan Bake Bidea eta Bake bideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu gaurko saioan. Interes berezia hartu zuen Biarritzen antolatutako foroak. Bigarren saioan, joan den abenduan Luhuson izaniko operazioak sortutako egoera […]
Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera […]
