Disko zaharrak aste honetan. Cat Power-en The Greatest disko gogoangarria hasteko eta horrekin batera Amy Winehouse-en lehenengo diskoa, Frank izenekoa. Joana Newsom ere bertara ekarri dugu 2003ko disko batekin, The Milk-Eyed Mender. Clem Snideren Let’s Explode eta Antony and the Johnsons-en Fistful of Love entzun ondoren, Los Bichos talde nafarrari […]
Eguna: 2017-03-14
Aste honetan Nintendo Switch-aren kaleratzearen datuak aztertzen ditugu, Gipuzkoa Encounteraren zenbakiak komentatzen ditugu eta Vault7 filtrazioaren gaineko lehenengo analisia egiten dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean216.mp3 Deskargatu hemen.
Izan al duzu inoiz zeu protagonista ez zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra, ni eta zu eta beste hura, denok izatea aldi berean unibertsoaren erdigunea? Eta hori egia ez bada? Eta zein da egia? David Foster Wallacek kontatzen dizu zein den bere ustez letra larriz […]
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen bigarren galdeketa bat egiteko baimena eskatuko diola parlamentuari hurrengo astean. Londresek nahi duen brexit gogorraren aurrean, Eskoziaren interesak defendatzeko «beste bide bat» hartu nahi du Sturgeonek. 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du galdeketa, Europar Batasunetik ateratzearen ondorioak jakinak direnean. […]
Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten, Bizkaian Larrabetzun egingo dute galdeketa. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel […]
