Gaur bat egin dugu Hiruka astekariarekin eta Irantzu Sagarminagak Uribe kostako eskualdeko albisteak ekarri dizkigu. Batetik Gogora institutuaren Memoriaren plaza egon da aste honetan Areetan eta bertan bildutako testigantzen berri ekarri digu. Martxoaren 8aren harira Lore Agirre “Euskara eta feminismoa” gaiaz berba egin digu elkarrizketa luzean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170320_irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-03-20
BBC Britainia Handiko telebista publikoan Skype bidez elkarrizketa egiten ari zen Robert Kelly, Zientzia Politikoetako irakaslea, Hego Korearen egoeran aditua. Kelly berbetan entzutean, elkarrizketaren gelako atea zabaldu eta aitarenera joan zen alaba. Kellyk eskuarekin atzera bultzatu zuen, begiratu barik. Alabaren atzean, bigarren umetxo bat ere gelara sartu zen. Azkenean, emakume […]
Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Sharperville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.”Europar Batasunak baditu tresna materialak eta teknikoak errefuxiatu gehiago eta baldintza hobeetan hartzeko, baina horretako […]
Euskal lore jokoak kontzeptuaren sorrera XIX. mendean dago, Anton Abadia euskaltzaleak sortu baitzituen, aintzinako Erromako lore jokoen eguneraketa gisa. Familia oneko gizon aberatsa eta ongile euskaltzalea izan zen bera, eta euskararen aldeko ekitaldiak antolatzearen ideia bururatu zitzaion. Bertso, dantza, pilota eta literatura sariketak antolatu zituen. Esparru publikoan eta batez ere […]
