Jose “Zeca” Afonso portugaldar abeslariaren Grândola, Vila Morena abestiarekin abiatu dugu gaurko saioa. Ondoren, beste kanta lusofono batzuk entzun ditugu, Afonsoren Maio Maduro Maio (Madredeus-en bertsioan) eta Rio largo de profundis eta, Minhoren bestaldetik, laster Bilbon izango dugun Uxíaren Alala das matiñas. Ondoren, Celtic Fiddle Festival taldearen medley bat entzun […]

Lur-ama hitza etorri zaigu burura. Behinola Joxanton Artzegaz suertatu ginen eta hark esan zigun, horixe dela modu zuzena kontzeptua adierazteko. Artzerenak dira, hain zuzen, “Gure bazterrak” kantu xume-sakonaren hitzak. Eta kantu hori etorri zaio Javier Petralandari gaurko solasaldikoa ederren laburzeko modu. “Radiestesia y Geobiologia. Práctica de la sensibilidad personal” GEAren […]

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]

Gernikako arbola euskaldunon askatasunen sinboloa da, baina, horrezaz gainera, Jose Maria Iparragirrek sorturiko kanta ezaguna ere bada. Kanta hizpide honetan bion historia berrikusiko dugu eta bukaeran aspalditxoan piztu zen eztabaida gogoratuko dugu, Gernikako arbola kantak Euskal Herriko ereserkia izan behar ote zuen, alegia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide03-gernikakoarbola.mp3 Deskargatu hemen.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren iritziz norberak erabakiak har ditzake gizarte parekide bat eratzeko. Emakundek baieztapen horretan oinarritu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina, “Berdintasuna nire baitan ere sortzen da” leloa aukeratuta. “Pertsona bakoitzak zerbait egin dezake berdintasunaren alde, bere eragin eremuan”, oroitarazi du Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak. Landaidak nabarmendu du eragile […]