Aste honetan be Bilbo Hiria irratiaren estudioak elkartu ditu Josu eta Erlantz lagunak, bertso-munduak ekarri dituenak uhinetan barna hedatzeko. Hala, saio honetan Laudion eta Urretxun izandako saioak ekarri dituzte: batetik, Arabako Bertsolari txapelketaren 5. finalaurrekoa; eta, bestetik, Bortzirietako, Urretxuko eta Bilboko Potojorran bertso-eskolek egin zuten BERTSOTRUK ekimenaren baitako saioa. biba […]
Eguna: 2017-03-15
Emakumeon bizipenak dokumental batean jaso ditu Jon Abril Olaetxea beratarrak, Neskatoak izeneko ikus-entzunezko lanean. Proiektu honen bidez, “dena utzi eta mendiz etorkizun baten bila joan ziren emakumeen testigantzak jaso nahi izan ditut”, esan digu berak. Ehunka izan ziren, frankismoaren urterik gogorrenetan, Baztan-Bidasoatik lanera joandako emakumeak. Piperpolis saioan izan da Jon Abril, duela […]
Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola […]
Arkitektura eta emakumea hitzak gutxitan erabiliak izan dira arkitektura munduan. Arkitektura oso profesio maskulinoa dela edonork baiezta dezake. Gaurko tartean arkitekturak eta emakumeak gure artean zein egoera bizi duten aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. 2017ko Martxoak 8an, lehen aldiz, unibertsitateko euskal eta emakume gazteak bildu dira arkitektura eta emakumearen arteko […]
