Lehen Mundu Gerran euskal ontziak hara eta hona ibili ziren merkantzien garraioan aliatuen alde. Armadoreek dirutza egin zuten, baina barku asko galdu ziren eta eskifaietako gizon ugari hil. Galdu zenetakoa izan zen Bilboko Igotz Mendi baporea baina kinka gaiztotik onik atera zen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180221_Gomutan39.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: otsaila 2018
Pentsiodunen egoera salatzeko eta pentsio sistema “duin baten alde” mobilizazioetara deitu dute Bizkaiko pentsionisten elkarteak. Bihar manifestazioak egingo dituzte eguerdiko 12etan eta parte hartzera deitu dute. Salatu dute pentsioak erosahalmena galtzen ari direla, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. Salatu dute ere erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa […]
Gaurko urrezko kantua Kaliforniako Cracker taldearen eskutik datorkigu. Hickman eta Loweryren taldea 1992an sortu zen. Izen bereko euren lehenengo grabazioan Teen Angst (What the World Needs Now) kanta handia zegoen. Bide batez, Don’t Fuck Me Up (With Peace and Love) eta This Is Cracker Soul ere entzun ditugu. Donostiako Ze […]
Musika eta Generoaren inguruan, hausnartu dute Aho bete doinu liburuan. Musika sektoreko protagonistak elkarrizketatu ditu Igone Mariezkurrenagak. Gai ezberdinak izan ditu hizpide; Etika, Estetik, Parte-hartzea, Ikusgarritasuna, Lan banaketa, Sexualitatea ,Sexualizazioa, Pribilegioa.Elkarrizketatuak honakoak izan dira, La Basu, Julen Azpitarte, Leire Salamanca ,Yogurinha Borova, Amaia Ispizua ,Karlos Osinaga ‘Txap’ ,Mamen Irujo ,El_Txef_A […]
Duela hamabost urteko otsailaren 20an itxi zuten euskara hutsezko egunkari bakarra zena, Euskaldunon EGUNKARIA. Gaur Egunkariaren itxiera gogoratzeko ekitaldia egin dute Martin Ugalde Kultur parkean. Bertan izan gara gu ere eta EGUNKARIAren zuzendari Martxelo Otamendirekin bat egin ahal izan dugu zuzenean. Berak esan digunez, ekitaldiaren helburua orduan gertatutakoa gogoratu eta […]
Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]
Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera bikoteen inguruan mintzatu gara. Bikote harremanen arteko erlazioak aztertu ditugu. Bikotea motak zehazteaz gain horiek nola eraikitzen ditugun aztertu dugu. Bikote bat sistemarik txikiena da, baina ez da soilik bi pertsonen arteko batura , baizik bi pertsonen artean dauden interakzioen ondorioz eraikitzen den harremana […]
Gaurko saioan Elon Musk ikertzaile eta teknologien adituaren proiektuak ezagutu ditugu, baita Amazon-enak ere. Bestalde, futbolaren eskubideen inguruko gatazkak aztertu eta etorkizunean gertatu daitekeen ingurua mintzatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean243.mp3 Deskargatu hemen.
Loraldia jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean, Martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, euskal kultura ardatz duen festibala dugu. Ekitaldi ugari ekarriko ditu Loraldiak, asko erabateko estreinaldiak izango dira, 11 inguru, beste asko bakarrik Loraldian ikusi eta gozatzeko aukera izango da, esaterako 2Dabilen harriari so” kontzertua Azukre koxkorrak Ruper […]
