Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Musika Musika jailadiak Europako Gerrartean sortutako konposaketak izango ditu ardatz. Europaren historiako sasoirik gorabeheratsuenetako bat jorratuko du aurten, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko urteak hain zuzen. Zehatz esanda, 1914 eta 1945. urteen arteko tartea; kontinente zaharrera aldaketa sakonak ekarri zituen garaia izan zen. Aurten, […]
Hilabetea: otsaila 2018
Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]
Zinbegoak jaialdiaren 15.edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izango da, maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatuta arau sozial edo estetikoengatik. Zinegoak 2018 otsailaren […]
2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin […]
Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera. Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte […]
En aquest programa en Cesc ens parlarà entre altres coses de Puigdemont i el que comença a semblar el joc del gat i la rata. L’Albae ens porta una llegenda de l’únic municipi de la CAC que quedà a l’altra banda de la serralada després del tractat dels Pirineus: Llívia. […]
Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo euskal herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe dira gure bide lagun. Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologia izan da gurean. Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraza da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren […]
Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin […]
Nesken futbola hartu du abiapuntutzat gure kolaboratzaile Ander Cornejok. Emakumezkoen futbola indartsua da? Nolako egoera bizi dute? Gaur Ane Laguillo ezagutuko dugu gertutik, Santurtziko Sala taldeko atezaina, Euskadiko selekzioarekin aritzeko ere zenbaitetan deitua. 19 urte ditu eta lau urte daramatza lehiak dakartzan nondik norakoak bizitzen, laguntasun eta asebetetze pertsonala balore […]
Prince Rogers Nelson izena zuen sortzez eta Prince izen artistikoagatik ezagutu dugu denok, bolada batez izena sinbolo ahoskaezin batengatik eta TAFKAP siglengatik aldatu bazuen ere (The Artist Formerly Known as Prince). Instrumentu ugari jotzen zituen eta ia estilo guztiak jorratu zituen Princek: r’n’b, pop, dance, jazz, funk eta new wave […]
