Oso barneratua dugu hazkundearen mitoa, hots, hazkunde ekonomiko mugagabea sustatu, ondo bizi ahal izateko. Baina errealitatean Ama Lurrak ematen dizkigun baliabideei loturik bizi gara… eta horiek ez dira mugagabeak. Desazkundearen utopia bere barnena atal asko ditu kontzeptu obus edo lehergarri bat, proposamen politiko-sozialak eta  eguneroko praktikan manifestatzen den mugimendu soziala. […]

Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siriako gerraz jardun du. Siriako gerra nola izan den prestatua aldez aurretik inperialismoaren aldetik eta froga ugari daudela azaldu digu. Udaberri arabiarrak azaldu ditu Urrestarazuk, alegia, Siriako “demokraziaren aldeko matxinadak” direlakoak Libiako “gidoia” (bonbardaketaren bidea) jarraitzeko prestatu zituztela AEBek eta Saudi Arabiak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180516_EkialdeHurbilekogakoak03.mp3 […]

1937ko ekainean Artxanda faxismoaren aurkako azken lubakia bilakatu zen. Ehunka lagun hil ziren Bilbo defendatzen. Gerra garaileek laster batean altxatu zuten mendi gainean haien hildakoen omenezko monumentua, Agirletako gurutzea. 81 urte geroago, Bilboko Udalak eraitsi egingo du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180515_Gomutan_43.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralean La taller aretoan “Ride the Lightning” deituriko erakusketa irekiko du. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Raisa Alavak bere sorkuntza prozesuan. Gainera La tallerren grabatuak ere jarriko ditu. “Ride the Lightning” Metallica taldeak 1984ean argitaratu zuen diskoaren izenburua jarri dio erakusketari, prestaketa lanetan disko hori entzuten zegoen […]