Saio honi hasiera emateko aspaldiko disko bat aukeratu dugu, I’m the one, Annette Peacock-ek 1972an kaleratutakoa. Light in the Attic izeneko zigiluari esker berrargitaratu den diskoa. Jarraian Goat Girl taldea, lehen Shame izenez ezagun genituen taldekide berberek proiektu berria dakarkigute hego Londonetik. Abereh izango dugu hirugarren gonbidatua, Erik Berganza, 2017an […]
Eguna: 2018-05-08
Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen zioten, […]
Sarek ETAren amaiaren inguruko balorazioa egin du. Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga eta Bego Atxa ETAren osteko egoera berriaren irakurketa egin dute Bilbon. ETAren desegitearekin espetxe politikari eusteko azken aitzakia amaitu dela azpimarratu dute. Hainbat eskera jarri ditu Sarek mahai gainean. Gogora ekarri dute ez gara aldarrikapen politikoez ari, giza eskubideez […]
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoa izan da gurean. Inpotentzia izan dugu gaia. Inpotentziari buruz hitz egiten dugunean aipatzen da zakilak erekzioa galtzen duenean edo erekzioa lortzeko zailtasunak daudenean edo mantentzeko zailtasunak denean. Zakila tente jarri eta mantentzeko zailtasun edo ezintasun iraunkorra, sexu-harreman gogobetekoak edukitzea eragozten duena. Medikuntzan etiketa klinikoa bezala […]
Aste honetan, beste arloetan ikusitako berri garrantzitsuei konpetentzia egiteko, berrien atala TituLOLez betetzea erabaki dugu. Beste aldetik, Urtzi Odriozola, Game erauntsiko bozeramailea, gurekin egongo da, Jokoteknia ekitaldia aurkezteko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean251.mp3 Deskargatu hemen.
