Ekialde hurbileko gakoak irrati tartearen laugarren atal honetan, terrorea eta intoxikazioa jorratuko ditugu: Terrorea Siriako gerraren ezaugarri bezala eta, bestalde, Siriako gerraren inguruan egon den eta dagoen izugarrizko intoxikazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180530_Zer%20Gertatzen%20da%20ekialde%20hurbilean%2004.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-05-30
Ekainaren 3an, Igandean, ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]
Bilboko euskaltzale mugimenduak, Bilboko udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek agerraldia egin dute Pergolan, bilbotarrak Euskaraldian parte har dezaten deialdia eginez. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ekimena antolatzeko Bilbon hainbat batzorde eta lan talde martxan daudela azaldu dute bozeramaleek. Euskal Herri osoan egingo den ariketan Bilbo ere […]
Hamabi apostoluak Ibaizabaleko uretatik atera ziren. Horrela esan genezake, gezurrik esan barik. 1568an, sei hilabeteko epe harrigarrian, Deustuko ontziolek hamabi galeoi-galera ekoitzi zituzten. Ontzi haiei esan zieten hamabi apostoluak. Sasoi hartan Bizkaiko Golkoan zegoen munduko ontzigintzako teknologiarik aurreratuena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180530_Gomutan%2044.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Josu Bergara batu zaigu saiora, argitaratu berri duen lana aurkeztu eta zuzenean kantu bat eskaini digu. Abeslari bizkaitarrak Akorde txikiak bandaren laguntzaz bosgarren diskoa argitaratu du. Lan honek Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak izenburua du eta, momentuz, aurrerapen gisa, Astelehen arrunta abestia plazaratu dute. Argi geratu zaigu kantu txikiek badutela […]
Gaurkoan ere, POTTO saioan, Bizkaiko txapelketaren Udabarriko kanporaketa-faseari heldu diogu; azkenari. Izan ere, Abadiñoko Matienan jokatutako saioa akabukoa izan zen, eta, horrenbestez, oraingoz agur esan eta udazkenean bueltatuko da Bizkaiko Txapelketa. Abadiñoko saioan izan ziren ariketa aukeratu batzuk ekarri ditugu uhinetara, Udazkeneko kanporaketetan parte hartuko duten bertsolarien izen-abizenak gogorarazi eta […]
