Aste honetan, Datuen babesarako europako erreglamendu berria aztertzen dugu, hurrengo astean indarrean jarriko dena. Hortaz aparte, beste asuntu legalak azalduko ditugu, baita WhatsApp-aren taldeetako ezaugarri berriak ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean253.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea eta familiaren inguruan mintzatu da. Hezkuntza formalean sexualitatea garrantzitsua bada familia eta gurasoekin ere landu behar da. Ikastetxetik ateratzen direnean ume eta gazteak era familian landu beharko dute gaia. Guraso askok sexualitateaz hitz egitea antisorgailuez hitz egitea dela uste dute. Beraz, sexu praktikek izan […]

Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak. Pentsio sistema publiko baten aldeko pentsiodunen borroka, 1080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta […]

If I Had a Hammer (The Hammer Song) Pete Seeger Lee Hays-ek idatzitako abestia dugu. 1949an idatzi zuten ezkerreko mugimenduen aldeko aldarria egiten zuen doinu dantzagarri hau, eta estreinakoz The Weavers taldeak jo zuen, Seeger, Hays, Ronnie Gilbert eta Fred Hellerman-ek osatutako laukoteak. Gaurko bertsiolariak Peter, Paul and Mary, Sam […]

Maiatzaren 23an, asteazkena, 18:00etan, Food Coop dokumentala proiektatuko dute Bilborock-en. Labore, REAS Euskadi, Bizilur, Kidekoop, EHKolektiboa, Mugarik Gabe, Elkarcredit eta “Desazkunde eta bizitze ona Sarea” elkarteetako kideok antolatutako ekitaldian  dokumentalaren emanaldiaz gain, mahi ingurua eta solasaldia egongo dira, Euskal Herrian martxan dauden antzeko proiektuak aurkezteko. Bizilurreko Mirenek ekimenaren berri eman […]

Julio Urkixo Ibarra deustuar idazle eta euskalariaren figura ekarri digu gogora Xamarrek gaurkoan. Familia aristokrata batean jaio zen, Urkixoko kondearena. Jose Maria anaia politikaria eta La Gaceta del Norte egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Resurreccion Maria Azkuek hizkuntzalaritzarekiko zaletasuna piztu zion. Hasieran volapük hizkuntza ikasi bazuen ere, (Konils Volapükik ipuin […]