Lur eta Hodeik klasekide berri bat daukate. Ikaskidea aspergarria dela egun osoan zehar isilik eta bakarrik egoten delako esaten diote amamari. Amamak, agian ikasle berriak gure hizkuntza ez dakielako ez duela beraiekin hitz egiten erantzuten die. Lur eta Hodei prest daude laguntxo berriari euskera irakasteko! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/31-gaurezdagoeskolarik-txantxangorria.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-05-11
Gaur goizean prentsa aurrera atera da Bizkaiko pentsionisten mugimendua eta maiatzaren 26an, Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diote gizarte osoari. Manifestazioa Jesusen Bihotzean hasi eta udaletxean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180511_pentsionistakProtestak.mp3 Deskargatu hemen
American Epic BBCrako Bernard MacMahon-ek eta Allison McGourty-k egin zuten dokumental sorta dugu. Iragan mendean 20ko hamarkadaren bukaeran, AEBetan jendeek lehenengo aldiz entzun zuten elkar, nork bere folklorea grabatzen eta arbelezko diskoetan argitaratzen hasi zirelarik. Bidaia honetan, musika eta kantu haiek grabatu ziren lekuetara joan ziren dokumentalistak, bizirik ziren artistekin […]
Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu […]
Non, noiz eta nola sortu ziren aurreneko gizakiak? Nolakoak ziren antzinateko gizon eta emakume haiek? Zertan ziren berdinak eta zertan ezberdinak gurekiko? Galdera andana luzea egin liteke gizakion jatorriaz eta geroztiko eboluzioaz. Egiari zor zaiona esatearren, gainera, esan beharra dago galdera horietako askok oraingoz erantzunik gabe dirautela. Hala ere, zientziak […]
XIX. mendetik gaur egun arte, gizartea bitan banandu izan dute, burgesia eta langileria. Kapitala dutenek, ekoizpen bitartekoen jabeak kapitalistak dira. Eta beren aurrean, langileria dago, bitarteko horien desjabetze prozesu baten ondoren, euren lana saldu behar dutenak dira. Hauxe da kapitalismoaren oinarri garrantzitsu bat. Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri […]
