Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak aztertu dituzte Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.Zapatuan Elorrion jokatutako kanporaketa-saioan Ander Elortegi izan zen garaile, Aitor Esteban “Garrote” POTOJORRANkidearen aurretik. Getxon, berriz, saio bikoitza izan zen: goizean, Peio Ormazabal arrigorriagarrak bildu zuen punturik gehien, eta saio horretan, seigarren geratuta ere, lan ederra […]
Eguna: 2018-05-17
Bizkaiko Dantzari Egunean 80 taldetako dantzariak batuko dira Kale Nagusian. Plaza Biribila eta Moyua plaza bitartean adin guztietako 3.500 bat dantzari ikusteko aukera izango da. 10:00etan elkartuko dira Areatzan dantzariak, azken ikutuak eman ostean, 11:00etan kalejiran Plaza Biribilerantz abiatzeko. Errepertorio klasikoa prestatu dute: Dantzari Dantza, Gipuzkoako Dantzak, Txulalai eta Joko Dantzak, Ibarzabaleko […]
Gaur aurkeztu dute Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariaren hogeita hamaseigarrren edizioa Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketak indarra hartzen ari diren hemezortzi artistaren obrak bilduko ditu. Gaurtik eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai Recalde Aretoan. Hortik aurrera erakusketa ibiltari bihurtuko da. Aurten, berrikuntza modura, Maria Muriedas Diez, Izaro Ieregi eta Maider […]
Baserriko uzta ekimenak udaberriko zita Urduñako Santa Klara baserrian ospatuko du larunbatean. Nekazaritza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimenaren bigarren edizioa izango da. Santa klara baserrian bertako eguneroko jarduna ezagutu, bertoko produktuekin bazkaldu eta Rafa Rueda zuzenean entzuteko aukera izango da. Oier Aranzabalek ekimenaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Santa Klara […]
