Euskal Herriaren far westa konkistatu du bertsoak asteburu honetan, izan ere, Balmasedan saio bikoitza izan genuen: goizean, Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finalak (bertso idatziak eta bat-batekoa); eta, arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasearen 7. kanporaketa. Goizeko saioan Gorka Pagonabarraga izan zen txapelduna, eta berarekin batera buruz burukoa jokatu zuen Iruri Altzerrekak. […]
Eguna: 2018-05-10
Ostegunetan ohi dugun bezala, aste honetako Argia astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak . ETA erakundearen ziklo amaierari buruzko erreportaje sakon eta mamitsua izan dugu hizpide lehenik eta behin, eta honetaz gain, Irungo ikastetxe batean garatutako proiektuaren inguruko erreportajea ekarri digu, laborategi naturala antolatu dute, putzua eraikiz hezegune […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari teknikoarekin berba egin du, Joxe Inazio Usabiaga izan da gurean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak partitura digitalekin izandako lehenengo esperientziaren inguruan. Tableta elektroniko batean, etengabeko jarioan, partiturak aurrera egin dute musika-piezaren erritmo berean, musikariak orrialdea pasa behar ez dezan. Horrela, partitura da musikariari moldatuko […]
Maiatzaren 4tik 12ra bitarte FANT, Bilboko zinemaldi fantastikoa ospatzen ari dira. Jaialdiaren baitan urtero ematen dute Fantrobia saria, genero fantastikoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den zinemagile bati ematen diote. Aurten Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarra izan da sariduna. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180510_Fant.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan Josuk, Sodupen antolatutako Harley Egunaren inguruko haunarketa ekarri digu. Harley Davidsonen inguruan, motorren zarata eta kutsadura tartean, gizonezkoak protagonista diren kultura arrotza dela azpimarratu du, AEBetatik ekarria. Kasu honetan, motorrak espazio publikoaz jabetzen dira, balio matxista eta indibidualistak goresten dira eta, ebentoen kulturaren sukarran murgilduta dauden instituzioek, irizpide ekologikorik […]
