Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnalek zuzendu duen Dantza filma. Dantzaren bidez bizitzaren ziklo bat izan daitekeen istorio bat kontatzen du pelikulak. Juan Antonio Urbeltzek euskal dantzarekin landutako mundu sinbolikoan oinarritzen da istorio hori. Koldobika Jauregi artista plastikoa arduratu da jantzi eta atrezzoen […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu, astero bezala, Lander Arbelaitzekin. Azaleko gai nagusitik abiatu dugu errepasoa. Etxe kaleratzeen boom-aren 10 urteko bilakaerari buruzko erreportajea egin dute. Horrez gain, Igor Meltxor kazetariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. Eta bukatzeko, Aritz Aranburu Arrotzak taldeko kideari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181220_Argia.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilboko Herri Mugimenduen azoka martxan da Zirika Herri gunean. Azoka izateaz gain, herri mugimenduen topagune bezala definitzen dira. Abenduaren 17an hasi eta urtarrilaren 5era arte zabalik izango dute denda, eta bertan hainbat eragiletako materiala erosteko aukera izango da. Bertako kide Ibai izan dugu hemen honi buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181220_zurika_gunea.mp3 Deskargatu […]