Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell […]

Bere aurtengo uzta kaleratu du Ataramiñe argitaletxeak. Hiru liburu, hiru preso politiko izan dira aurten protagonistak:, Egia baten egunerokoa Oier Goitia gernikarrarena, Txori mezularia Joseba Erostegi antzuolarrarena eta Hamaika desio utopiarako, Ibon Muñoa preso eibartarrarena. Durangoko Azokan egongo dira eskuragai liburuok, gainontzeko urteetakoekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181203_Aterami%c3%b1e.mp3 Deskargatu hemen.

Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro […]

Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen […]