Iker Lauroba musikariak bakarkako lan berria aurkeztu digu, Udazkena izenekoa. Urtaroarekin iritsi da lan berria. Etxean sortu eta grabatu ditu kantu berriak. Aurreko laneko ildo beretik jo du musikari donostiarrak, eta oraingo honetan ere lagunak izan ditu aldamenean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/181207_IkerLauroba.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-12-08
Betagarri taldeko abeslari izandakoak proiektu berria jarri du martxan: Modus Operandi. Atzo aurkeztu zuten lan berria zuzenean Plateruenan, eta kontzertuaren aurretik Iñaki Ortzi de Villalbarekin solasean aritu ginen. Iazko maiatzean hasi zen kantu berriak sortzen. Betagarrik agur esan ostean bestelako proiektuetan ibili baina aurrera ezin egin eta beste bide bat […]
Endika LaHainek bere lehen poema bilduma aurkeztu digu. “Lobo- Otsoa” hainbat olerkiren bilduma da. Liburu formatuan bildu ditu azken urteetako bere idatziak, eta bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak batu ditu. Urteak daramatza musika munduan, kantatzen hainbat proeiktutan parte hartu izan du. Abeslari barakaldoarra nerabezaroan hasi zen idazten, baina […]
Badirudi aurten Xahoren urtea dela, izan ere, hemen aipatu dugun Asiskoren AztiHitA liburuaz gain, Maiatz argitaletxeak aurten argitaratu duen Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Agosti Xahok idatzitako Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques liburua dugu, lehenbizikoz 1836an frantsesez eta 182 urte geroago euskara batuan […]
Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi […]
