Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka […]

Antzina, euskara gaur egungo Euskal Herritik kanpo ere hitz egiten zen. Bi pasarte ekarri dizkigu Xamarrek: alde batetik, 1234 urtean, Errioxako Ojacastroko biztanleek arazo bat izan zuten Gaztelako merinoarekin, eta herritarrek euskaraz deklaratzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hurrengo aipamena Huescan topatu du, 1349an: bertako merkatuan XIV. mendean, hizkuntza bat baino gehiago […]

BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa ospatuko da asteburuan, abenduaren 14tik 16ra Calzados La Palma zapata-denda zaharrean. Beraien lanak saltzeaz gain, hitzaldi, lantegi eta kontzertuak ere antolatu dituzte.  Kolonbia, Herbehereak, Katalunia, Madril eta bertoko gonbidatuak izango dituzte hitzaldi eta lantegiak emateko. Hori azaldu digu Olaia bertako kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181212_BALA.mp3 Deskargatu […]

Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. […]