Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak sexismoa publizitatean aztertu du. Begirada kritikoa izateko hainbat atal aztertu ditugu. Argi dugu publizitatean erabiltzen den lengoaian emakumeari ematen zaion tratua, baina orain gero eta sotilagoak dira mezuak, horregatik, begirada kritikoa izan behar dugu. Publizitateak eragin handia dauka gure gizartean. Gehienetan, iragarkiek kutsu sexista edo […]
Eguna: 2018-12-17
Abenduarekin batera iritsi da Entzun urtekaria, oraingoan 68. zenbakia dugu esku artean eta Patxi Gaztelumendik ekarri dizkigu bertan topatu ahal ditugun edukiak. Tartean aurten Zinemaldian aurkeztutako euskal ekoizpenen soinu bandak aztertu dituzte. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketaren inguruko erreportajea badakar, izan ere, 1968tik gaur arteko Euskal Herriko artearen […]
Giro paregabea izan zen larunbatean Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bete-bete egin egin zen; 4.350 lagun elkartu ziren zortzi bertsolariren lana entzutera. Etxahun Lekuerekin buruz-burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak aginte makila hartu eta txapela jantzi zuen, historiarako geratuko den garaipena lortuta. Jon Enbeita osabak jantzi zion txapela, entzuleen txalo […]
