Hodeik eta Lurrek musika talde bat sortu nahi dute. Musika asko gustatzen zaie baina taldea sortzeko lan pilo bat egin behar dela konturatzen dira. Zuek inoiz inoiz pentsatu duzue musika talde bat osatzea? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/45-gaurezdagoeskolarik-hamelingo-txistularia.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-12-14
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bihar, larunbata, izango den manifestaldirako deia egin du. Urtarrilean urtebete beteko dute kalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar estatuko aurrekontuak onartzen ez diren bitartean presioa egitea baino ez dutela esan dute. Gizarteari begira, milaka pertsonaren atxikimendua lortu izana ospatu, eta beraien helburuak lortzeko bidetik jarraituko dute. […]
Garai zailak bizi dituzte gazte askok, lan prekarioak eta bizitza duina ateratzeko arazoak dituzte. Hori guztia salatzeko sortu zen Eragin Bilbo. Borroka garaia dela aldarrikatu eta mahai gainean hainbat salaketa jarri dituzte, eta egun hauetan “Zer dago jokoan” hausnarketa helarazi digute, apustu etxeen inguruko gogoeta latza. Duela gutxi argitaratutako ikerketa […]
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]
Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]
Lan ordu estren %35 ez dira ordaintzen Nafarroan, eta %56, EAEn. Soldata aldarrikatu, kapitalismoaren osteko garaia abiatzeko. Gai hauek izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomilariek. Argia astekariko Iñigo Igartuak energia burujabetza izan du hizpide. Goinerrek eta Oñatik energia burujabetza eraikitzen, Argiaren bidez. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/181214_Lanaren%20ekonomia_20.mp3 Deskargatu hemen. […]
