Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, bazen Mikel izeneko baserritar bat. Elurra mara-mara ari zuen eta  Mikel Oso kezkatuta zegoen; urte hartako negua oso gogorra izango zen eta zelaian bizi ziren animalientzako arrisku handia zegoen… Horrela hasten da Animalien hizkuntza ipuina, Sorgina Txirulinak sortutakoa. Horrez gain, Badator Sorgina Txirulina liburuan […]

“Ekialde Hurbileko Gakoak” saioan Yemengo gerra aztertu du Iñaki Urreztarazuk.  NBEk munduko krisi humanitario larriena dela dio. 90eko hamarkadatik herrialdeak ez du bakerik ezagutu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181219_EkialdeHurbilekoGakoak_12saioa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko Xerezaderen artxiboan Jo dugu Budapest ipuina ekarri dute. NoViolet Bulawayo Zimbabweko idazlea dugu. Jo dugu Budapest (Hitting Budapest) ipuina plazaratu zuen eta ahots oso indartsu baten jabe zela erakutsi zuen. Afrikako hegoaldeko emakume honen ahotsa Mikel Elortzak ekarri du euskarara. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181219_Xerezade_Jo%20dugu%20Budapest2.mp3 Deskargatu hemen.