1

Agosti Xahoren bizitzan oinarrituta AztiHitza komikia aurkeztu du Asisko Urmenetak. Barrualdeko lehen irudian, berriz, Xahok egin zuen bidaia irudikatu du Asiskok, Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1830-1835) liburuan kontatu zuena. Baionatik abiatu zen, kontrabandista batzuekin kontaktua eginda, eta Lekunberrirainoko bidaia egin zuen. AztiHitza palindromoa goiburu jarrita, Agosti Xahoren […]

Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]

Gaur aurkeztu da –ZKO argitaletxe berria, lehenengoz Durangoko azokan. Arte mundutik datorren artistak sortutako argitaletxea dugu. Nader Koochaki eta Usue Arrieta hurbildu zaizkigu eta argitaletxearen lehen liburua aurkeztu digute: GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak. Artefaktu gisa definitu dute goitibeheren inguruko lan berezi hau. GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz […]