“Egungo euskal komikiaren historia” liburuak itxi du Egungo euskal literaturaren historia bilduma. Azaroan  argitaratu zuten zortzigarren liburua. Jon Kortazar bildumako zuzendariarekin berba egin dugu. 1983tik 2013ra bitarteko 11 komiki aztertu zituzten bertan, Antton Olariagak eta Arantxa Urretabizkaiak sortutako Albaniaren konkista-tik, Maite Gurrutxagak eta Dejabu Panpin Lorategiak sortutako Habiak lanera artekoak […]

Gertakari latzak izan dira azken hilabetetan Bilbon  eta hori dela eta egunkari askotako azaletan agertu da. Aste honetan zehar Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak gonbidatuko ditugu saiora eta azken hilabeteetako gaiak mahai gainean jarriko ditugu. Udalean ordezkaritza duten sei alderdiak gonbidatuko ditugu. Gaurkoan EH Bilduko zinegotzia Aitziber Ibaibarriaga izan […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenaren aurrerapena egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera.  Hiru erreportaje izan ditugu hizpide gaurkoan: Ipar Euskal Herriko bake prozesua eta azken urte hauetan egindako ibilbidearen inguruan egindako erreportajeaz aritu da lehenik. 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko hamarkadan sendotu egin dira abertzale eta abertzale ez direnen arteko […]

Bilboko Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformako kideak deituta, manifestazioa egin zuten atzo. Zazpikaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Ozen adierazi zuten “Alde Zaharra ez dagoela salgai”. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180201_SaosAldeZahrarra.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Gaztetxeetan barna izan dira Josu Zabala eta Erlantz ibargurengoitia. Oraindik orain (eta urte luzerako izan dadila), Gaztetxeak bizirik eta indartsu daude gure Bizkaia maitean, eta horren seinale da asteburu honetan izan diren ospakizunak. 2 Gaztetxeren urteurrenak ospatu, eta, zelan ez, ospakuzinak dauden aldiro… bertsolariak behar! Plentziako Danontzat Gaztetxeak […]

Gaur arratsaldean Sos Alde Zaharra protesta deitu du, auzoak bizi duen egoera salatzeko eta auzokideak elkartzeko asmoz. Maddi plataformako kideak adierazi digunez ” Turistifikazio deritzogu auzoa turismoaren mesedetara jarri eta espazio zurrun bihurtzen duen prozesuari. Hainbat eremutan dago ikusgai prozesu hau: Etxebizitzan, eremu publikoaren pribatizazioan eta merkataritza txikia ” Auzoan […]

“Errezagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”, esan omen zuen Frederic Jameson, Ipar Amerikako  filosofo marxistak. Eta ez zaio arrazoirik falta gure aburuz. Garapen sustengarriaren leloa agorturik, ekonomia edo kapitalismo berdea asmatu berri dute irtenbidetzat. Natura eta bere zikloak kapital berriak bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziarizazioan eta merkatal dinamiketan […]

Gaurko telesailen atalean Britainia Handiko bi telesail ekarri dizkigu Iskandar Hamawyk. Lehenengo “The End of the F***ing World” telesail arrakastatsua izan dugu hizpide. Zortzi kapituluko road movie bat dugu.Bi neraberen istorioa. Komiki batean oinarritutako istorioa dugu, Charles S. Forsmanen “The End of the Fucking World”. Komedia beltza dugu, bi galtzaileen […]

Azken egunetan Bilbo hiria bera mintzagai izan da hedabide guztietan. Gertakari latzak izan dira azken hilabetean eta hori dela eta egunkari askotako azaletan agertu da Bilbo. Aste honetan zehar Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak gonbidatuko ditugu saiora eta azken hilabeteetako gaiak mahai gainean jarriko ditugu. Gaurkoan Udalberriko Zinegotzia izan […]