Aste honetan, web piratak bilatzen ibili gara. Gainera Meltdown eta Spectre prozesadoreak izan ditugu hizpide. Meltdown eta Spectre prozesadoreetako bi akats berri dira, ezagun egin zaizkigunak. Bi akatsak larriak dira. arazoak ematen jarraitzen dute. Google eta WhatsApp aplikazioen funtzio berriak aztertu ditugu. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean241.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2018
Bilbiko XAKE espazioan izan gara gaurkoan; aurreko astean izan zen bertso-afari mundiala ekarri dugu uhinetara; osorik ez, baina gehiena (onena) bai. Josu Zabalak zentsura aplikatu du, eta ordubeteko saiorako ekarri behar izan dugu, penaaaa! Kantuan, seikotea: Eneko Abasolo “Abarkas”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana “Single”, Joseba Barandiaran, Aitor Esteban “Garrote” eta […]
Nazio askatasunaren aldeko borroka desberdinen lekukotasunak bildu dituzte Komite Internazionalistek eta gaurik igandera bitartean entzungai izango dira Bilboko Zirika Herri Gunean. Arratsaldeko 19:00ean hasiko dituzte jardunaldiak Callum McRaek kazetariaren testigantzarekin. Azken urteetan Sri Lankan egiten ari diren “genozidioa” gertutik ezagutzen du McRaekek. Astean zehar Zirika Herri Gunean herrialde ezberdinetatik etorritako […]
Bilbo hiria irratian sexologiari ate bat irekitzeko asmoa dugu, plazera zure eskuetan irrati tartean. Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe izango dira gure bide lagun. Sexudunak gara norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu. […]
Larunbatean Auzoz auzo ekimenaren baita Zazpi kaleetatik bi ordutako zuzenok saioa egin genuen. Auzo berezia da Alde Zaharra, beste auzoetako pertsonen topa leku ere, hortaz gain alde zaharrak azken urteetan eraldaketa handiak bizi izan ditu, Guzti horien berri eman ziguten bertako bizilagunak. Zazpi katu gaztetxeko lagunak batu ziren saioaren lehen […]
Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]
The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]
Jose Angel Irigarayren poemak gure izatearen oroititzak dira, bai, baina etorkizunari buruz egiten du poetak hasperen. Bere obran nostalgiak ez du gibelera jotzen. Jose Anjel Irigaray (Iruñea, 1942) tradizio euskaltzale handiko familian sortua da, eta medikuntza eduki du lanbide egun euskalgintzari osoro emana dagoen arren. Ez dok amairu mugimendu eta […]
Urte berrian sartzearekin bat, ohikoa izaten da zenbait ohitura aldatu edo hobetu nahi izatea: kirola egin, argaldu, hizkuntzak ikasi edota erretzeari uztea… Gaurkoan horiek izan ditu mintzagai gure kolaboratzailea den Ander Cornejok. Kirola hizpide izan du eta Bilbao kirolak bisitatu dugu, urtarrilean gorakada izaten da bertan. Errekaldeko kiroldegiko Elena izan […]
Liher taldeak Otsailaren 7an argitaratuko du Tenpluak Erre diskoa. Dagoeneko aurrerapen kantua entzungai dago Sismografoa eta lurrikara deiturikoa , katu hori ekarri digu Rafa Ruedak. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. Diskoaren xehetasunak ekarri dizkigu, esaterako hiru estudiotan grabatu dutela Joserra Semperenak parte hartu duela […]
