Gaurko bertsioa saioan Neil Youg kantariaren “Harvest Moon” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Neil Young, nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). […]

Nik sinesten dizut liburua izan dugu mintzagai Samara Velte kazetariak idatzi du.  2016ko sanferminetako talde bortxaketa du oinarri, eta bortxaketaren kultura aletu, ulertu eta desagerrarazten laguntzea du xede. 2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor […]

Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emanaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, ekainaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, uztailaren  12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emanaldiak izango dira. 2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak […]

“Irtenbidera, etorkizuna askatu” agiria plazaratu dute 11/13ko auzipetuen aldeko agiria. Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta, oraingoz, 150 bat lagunen babesa jaso du.Agirian gogorarazi dute irailean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 urte eskatzen dizkietela: “Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar […]

Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak-kalealdiak, bere 20. edizioa egingo du aurten, Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango ditugu, aurreko edizioan baino %20 gehiago, eta horietako asko Casilda Iturrizar parkean izango dira. Aurtengo edizioan ere parkeak apainketa berezia edukiko du hiriko ekitaldi nagusietakoa izango den jaialdiari ongi […]

Abuztu amaieran Biarritzen egingo duten munduko zortzi herrialde boteretsuenen goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartaraztea da G7 Ez! Plataformaren helburua. Asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon. Plataformako kideek salatu dute estatuburu horiek goi bileran hartuko dituzten erabakiek klima aldaketa bultzatzen, […]

Gizon zuri hegemoniko ekozidaren figura aztertu dugu gaurko saioan. Feminismotik hartutako kontzeptua hartu dugu, ikuspegi ekologistatik ezaugarri ekozida erantsita.  Ingurugiroa bost axola zaion eta erregai fosilak erretzen jarraitzearen aldeko jarrera aktiboa erakusten duen gizon heterosexual menperatzailea dugu, balio eta jarrera kultural hegemonikoak darabiltzan gizona da, boteretik dakusa gizartea eta destaina […]

Gaurko saioa hamakarekin jaialdiz jaialdi ibili gara. Udarekin batera datozen jaialdia batzuk izan ditugu hizpide. Ekainaren 28, 29an Abanadoibarran Lekuz Leku jaialdiaren XV. Edizioa ospatuko da, bertan izango diren dantza piezak izan ditugu hizpide. Armintza Txapel Reggae 2019ko artisten zerrenda prest dago, uztailaren 13an ospatuko da. Aurten festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde […]

Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak  ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne,  gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza […]

Aupa! Benjamin Biolay-k 2005ean kaleratu zuen A l’origin izeneko diskoa eta hori berreskuratu nahi izan dugu saioari hasiera emateko. Egile frantziar honek ibilbide luzea eta interesgarria dauka. Jarraian Insecure Men taldea. Beste noizbait ere azaldu da gure gonbidatuen artean. Saul Adamczewski-k sortutako proiektua da. Adamczewski Fat White Family taldeko gitarra […]