Urteurrenekin jarraituz 40 urte betetzen ditu Mamiki konpartsak. Emakumeon konpartsaren sorrera Aste Nagusia jaio eta urtebetera izan zen (1979), Bizkaiko Emakumeen Asanbladak jai herrikoi eremu berri horren partea ere izatea erabaki zuelako. Aldarrikapen feministen bozgorailua izateaz gain, jaietan emakumeentzako elkargune bat eraikitzeko asmoz jaio zen Mamiki. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Mamiki.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: abuztua 2019
Magiaren sekretuak ekarri dizkigu Tor Magoak. Txikitatik izan du gustuko magia, eta urteekin afizioa ofizio bilakatu da. Askotariko magia dagoela kontatu digu, kartekin eginikoa, ilusionismoa… Gertuko magia ikuskizuna eskaini digu . Magia aztiak egiten duena sinestean datza, magia buruan sortzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_TorMagoa.mp3 Deskargatu hemen.
Feminismoa, okupazioa, ekologismoa, euskara, auzo bizitza… Bilboko Areatza aldarrikapenez betetzen da urteko asterik luzeenean. Altuera, forma eta kolore guztietako txosnak aurki daitezke, 29 konpartsa guztira bakoitza balio ezberdinekin baina denak bat eginda jai herrikoi eta parte hartzaileen alde. Arriaga atzealdean kokatuta da beti, gazteen konpartsa,. Kaskagorrik 30 urte betetzen ditu […]
Zazkel taldeak gaur gauen Triangune gunean izango da zuzenean. Hitzordu hori aitzakia hartuta Etxahun eta Irati batu zaizkigu Bilbo hiria irratira. Bi disko kaleratu dituzte, eta maketa bat, Bata, Zazkel eta azkena Ez entzun deiturikoa, laster lan berri kaleratuko dute Aizkorak Zorroztuz taldearekin batera. Uda honetan kantu berri bat Estatu […]
Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi […]
Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]
Klima aldaketaren inguruko bi kontu ekarri ditugu gaurkoan hizpidera. Alde batetik, martxoan Change The Change nazioarteko konferentzia antolatu zuten Donostian. Bestetik, Gasteizko Errekaleor auzoan bizilagunek klima aldaketaren aurrean hartu duten jarrera aztertu dugu. Donostiako topaketara aditu zenbait etorri dira gauza interesgarriak esatera, baina ez dituzte antolatzaileen asmoetan dauden Abiadura Handiko […]
Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa […]
