Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita […]

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzailearen artean egindako Begiak Zerumugan poema liburu ilustratuaz mintzatu gara gaurko saioan. Bidaia bat proposatzen dute poemak, iluntasunetik argitasunera, Miren Agurrek kontautu digun moduan. Liburuaren oinarrian azken hamabost urteetan idatzitako material bat dagoela nabarmendu du Miren Agur Meabek. 200 poematik gora zirenez hautaketa […]

Ikasturteko azken saioa izan dugu gaurkoa. Marta eta Hodei izan dira gaurko protagonistak, saio feminista abiatu zutenetik laburpena ekarri digute, elkar elkarrizketa egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2020/trabeskalea/200716_Trabeskalea.mp3 Deskargatu hemen.

Giza natura edo izaera deskribatzen duen hirugarren atala egingo dugu gaur, lehenaren eta bigarrenaren ondoren, gure sistema kognitiboaren berezitasunekin.  Lengoaiarekin lotuta dago berau, oso sinbolikoa da, eta abstrakziorako joerarekin gure ahalmenaren mugak agerian geratzen dira, gu muga horiez oso konsziente izaten ez garen arren. Sozializazio handiko baldintzetan garatu da gure […]

Alberto Urretxo buru duen taldeak proposamen iradokitzailea eskaini du. Musika klasikoa eta euskal dantza uztartzen dituen musikala. Hitzordua hurrengo astelehenean Uztailaren 20an, 20: 00etan, Euskalduna Jauregian, “Aurrera fest” jaialdiaren barruan.”Soinuaren Bidaia Dantzan “proiektua gauzatzeko, Soinuaren Bidaia Nagore de las Cuevas dantzariekin izango da Arkaitz Pascuas.Emozioen bidai eskainiko dute, Ensemble Soinuaren […]

Urmuga mendi ibilaldi musikatua da. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herri osoa zeharkatuko duena, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino. Igandeaqn Diman izango da zita, gaurkoa Miguel Zeberiok ekarri dizkigu mendizaletasuna eta musika uztartzen dituen ekimen Eder honen xehetasunak. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta […]

Gaurko saioa Nasfarroan abiatu dugu. Euskal Herria Liburuak bildumako alea ekarri digu Hektor Ortegak, “Pueblos de Navarra con encanto”, Liburuan 34 herri agertzen zaizkigu , horien artean ere, denetarik dago. Ebro ibaia hurbiletik begiratzen dioten herriak eta Pirinioetako ibarretakoak, Urumea edo Leitzarango ibar lanbrotsuetan altxatzen direnak eta Aragoa ibaiaren ibilkera […]

Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]