Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, […]

Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Iratzeder apaiz beneditarra ondo ezaguna dugu euskal lirikan XX. mendearen bigarren erdialdean erlijioari eta Euskal Herriari eskaini zizkien olerki landuengatik. Gaurkoan, berriz, ipuin baten bidez gogoratuko dugu haren sorkuntza lana, zur eta lur utziko gaituen «thriller kristau» moduko baten bidez, hain juxtu ere. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200415_IRAKURKETAK_Iratzeder).mp3 Deskargatu hemen.

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]

Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaleatxeak “Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondare, historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta […]

Ty Segall ezaguna da bere konposizio indartsu eta pisutsuengatik, First Taste diskoan horren adibide argiak ematen dizkigu, diskoa 2019an kaleratu zuen eta zartako ederrez beteta dago. Aurrera. Waxahatchee izen ahozkaezinarekin dator gure hurrengo gonbidatua. Katie Crutchfield-en bandak disko berria kaleratu du 2020 honetan, Saint Cloud izenekoa. Bertatik kantu parea. Aspaldi […]

Azken egunotan sare sozialetan irakurri dugu umeak kalera ateratzearen aldeko aldarria. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko galdea. Bestetik, protesta antolatu dute sare sozialen bidez “Haurrak SOS” lemapean. Gai honi heldu nahi izan diogu Bilbo Hiria irratian. Bestelako kezka batzuk konpartitu dituzte hezitzaileek: […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak Dandy Livingstone izan du hizpide, klasiko bat. Dandy Livingstone (Kingston, Jamaika, 1943ko abenduaren 14a ) jamaikar musikaria da. “Suzanne Beware of the Devil” eta “Rudy, a message for yo” bezalako hitzen egilea da. Gaur entzungo ditugun bertsioak The Allniters, Los fabulosos Cadillacs, Propagandhi, Joe Strummer and […]