Dantza, bertsolaritza, artea, musika, literatura , antzerkia diziplina guztiak dute lekua Bilboko Loraldian. Udaberrian Bilbon kultur loreak loratzen dira Loraldia jaialdian, Euskal kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta profesionaltasuna ardatz dituen jaialdia dugu, gaurtik Aurrera astero astero aurtengo Loraldia jaialdia ezagutzeko aukera izango dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200205_loraldia1_musikatuta.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria  irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Santutxu  auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Bihar Santutxuko karmelo plazatik arituko gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko […]

Bertsoaren joan-etorriak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur berriro ere bildu dira Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren magia uhinetan barna hedatzeko. Bertso-kantuen errenkada duzue entzungao, prosarekin uztartua, aukeraketa diktatorialean. Zapatu-domekan izan ziren bi saiotako kantuak ekarri ditugu: zapatuan, eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa izan zen, egun osoan […]

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, Harrapazank gazte programaren 15. edizioa ospatuko dute martxoaren 20an, Bilborock aretoan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_Harrapazank.mp3 Deskargatu hemen.

Topaldiaren edizio berria izango da otsailaren 6an, Bizkaia Aretoan hain zuzen ere. Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen du jardunaldia eta Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruan hausnartuko dute bertan. Aurtengo Topaldiaren inguruan gehiago jakiteko Mikel Ozaitarekin, Topaguneko kidea, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_topaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak estreinatu berri du  Ubu, finantzen errege antzezlana.  Ramon Bareak zuzendutako lana, RAUL Quirós Molinaren bertsio batetik abiatutu dute lana, beti era  Alfred Jarryren testua oinarrian izanik. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira antzezlaneko […]

Galdera berriak izango ditu Egunean behin jokoak denboraldi berri honetan, erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte, eta denboraldiko sailkapena ere egingo dute. Zortzi aste iraungo du denboraldiak, martxoaren 29arte. Denboraldi honetako berrikuntzak errepasatzeko guren dugu Josu Azpillaga Codesintax enpresako kideak. Jokoa funtsean ez da aldatu, egunean hamar galdera beharko dira ahalik […]

Ane Lindane aktorea eta Joselu Angulo txistularia aukeratu dituzte 2020ko Bilboko Inauterietan Farolin eta Zarambolas izateko. Aurtengo gaia “etorkizuna” izango da eta kartelak “etorkizunetik etorritako bi izaki erakusten ditu, Frarolinez eta Zarambolaz mozorrotuta, hiribilduaren gainetik hegan”. Inauteriak Otsailaren15ean abiatuko dira kopla txikien lehiaketarekin.  otsailaren 20tik 25era ospatuko ditu inauteriak, “ekintzaz […]