Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Hainbat atxiki dira grebarekin bat egin eta parte hartzera; besteak beste, pentsiodunek, feministek eta ikasleek beren ekarpena egingo diote duintasuna ardatz izango duen grebari. Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, […]

Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak.  Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]

Consonni argitaletxeak Alhondigako bi urteko egonaldia bihar amaituko du zuzeneko irrati showa eginez. Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, eta hitzarekin eta irratiarekin esperimentuak egin ditu, kultura kritikoa zabalduz. Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri […]

EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da Iban Zaldua eta egun, bertako irakasle ere bai. Hamaika liburu idatzitakoa da eta baita horiengatik saritua ere, hiru bider eskuratu baitu Euskadiko Literatur Saria. Gaurkoan ordea, “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” izeneko liburua izango dugu hizpide, gaur arratsaldeko 6.30etan irakurraldia eskainiko baitu Erandioko […]

Bertsolaritza ardatz, POTTO irratsaioaren beste ale bat aireratu dugu Bilbo Hiria irratian. Bertso-bazkari bitan izan gara: aurrena, gai-jartzaileduna, 2019ko urtearen hondarretan, Bilboko Miribilla auzoan lanean ari den Mirigorri kultura-elkartean izan zen saio mundialean kantuan aritu ziren Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio; bigarren bertso-bazkarian, ordea, ez zen gai-jartzaileri izan eta librean […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Erreportaje nagusia Euskal Herriko eskubide sozialen kartak deituriko greba orokorraren inguruan egin dute. Azken urteetan kendutakoa berreskuratzeko etengabeko borrokan ari diren kolektibo zabalek eskatzen zuten “mobilizazio handia”  egitea datorren astean.  Australiako suteen ingurukoa artikula komentatu digu […]

Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala. Bihar abiatuko da ikastaroa, gaurkoa Gatxi izan dugu gurean Garabide elkartetik. Garabidek aurten beteko […]