Aste honetan hilabete berri batean sartu gara gure hizkuntza hobetuz, itzultzaile neuronalari esker. Horretaz gain, Berrien atalean Windows 7, Amazon, zatikizun digitala edo trafikoren berrikuntzak aipatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean289.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2020
Gaur Indianako semerik kutunetako bat izan du abiapuntu Rafa Ruedak, Michale Jackson; poparen erregea. XX mendeko herri kulturako ikonoa. Ibilbide oparoa zian zuen. Bost urterekin anaiekin batera “The Jackson Brothers” taldea osatu zuen, gerora “The Jackson Five” izango zena. Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, “Thriller” (1982) diskoa izanda historiako […]
Gaurko sexologia atalean sexologoek bizi behar dituzten jazarpenen inguruan jardun dugu Amaia Urrejola eta Mikel Oriberekin. Hain zuzen Errioxako Ruth Arrierok eta Barbara Saenz sexologoek sufritutakoa salatu dute. Urtebete baino gehiago daramate irainak eta mehatxuak jasaten, eta, egoera jasanezina bihurtu da.”Perbertituak, asaldatuak eta pedofiloak”: bi sexu hezitzailek jazarpen kanpaina bat […]
2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean. 2020ko programazioa izango da urteurrenaren […]
Caostica-k, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 10.edizioa dakarkigu Bilbora eta zortzi egunez arazo sozialen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko du, zinearen eta bestelako diziplina artistikoen bitartez. Ostiralean hasi eta hurrengo larunbatera arte iraungo du jaialdiak eta zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da zeinetatik bi astelehenean izango diren eta beraz igandean ez […]
Euskal Herriaren Far West-ean bertsoa presente dago, eta horren erakusgarria ekarri dugu gaurko saioan. Urteroko zita da Barakaldo auzoan den San Bizenteko garagardotegian egiten den bertso-afaria. Aurten Jone Uria eta Jon Maia izan dira bertsotan, eta Idoia Anzoraindia barakaldar bertsolari, gai-jartzaile, irakasle eta eragilearen eskutik heldu zaizkigu Jonek eta Jonek […]
Gaur amamaren urtebetetzea da eta Lur eta Hodeik sorpresa bat daukate berarentzat. Gustatuko zaio? https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/72-gaurezdagoeskolarik-amamaren_eguna.mp3 Deskargatu hemen.
Ostailaren 1ean 40 urte beteko dira Batallón Vasco Español talde paramilitarrak Yolanda Gonzalez deustuarra hil zuenetik. Auzoko elkarteek omenaldi berezia prestatu dute urtarrilaren 31rako, ostirala. Mural berri bat inauguratuko dute 2016tik Yolanda Gonzalezen izena daraman plazan. Gainera, erakusketa bati hasiera emango diote eta otsaila osoan egongo da ikusgai. Erakusketan Yolandarekin […]
Gaurko urrezko kantuaren bila NYko aspaldiko talde batengana jo dugu. The Fugs (the fucks -en eufemismoa) Ed Sanders eta Tuli Kupferberg olerkariek sortutako taldea izan zen. Musikariak The Holy Modal Rounders taldetik etorri ziren. 1964an sortu ziren eta bi urte geroago gailurrera igo ziren beren bigarren diskoarekin. Euren kantuek abanguardia […]
Urtarrilaren 30erako Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Euskal sindikatuekin eta eragile sozial ugarirekin bat eginez, Bilbo Hiria irratiko kideok gure atxikimendua adierazi nahi dugu. Euskararen normalizazioa bizitza esparru guztietara eraman nahia ardatz izanik, bestelako eredu sozio-produktiboa eraikitzea, bizitza erdigunean jartzea, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna ematea, […]
