Gure lehen saio honetan ongi etorria eman nahi dizuegu gure estilora. Horregatik kantuen artean bidaiatzen hasteko, ongi etorria ematen duten kantuei buruz arituko gara. Saioan barrena garai, hizkuntza eta mota guztiz desberdinak zeharkatuko ditugu. Batu zaitez eta bide batez, ongi etorri! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210623_Nostalgia_01.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: ekaina 2021
Gaurko literatur podcastean Perpetua Saraguetaren oroitzapenak ekarri dizkigute, hauxe lehenengo atala izan da, izan ere bi ataletan banatu dute gaurko atala. Perpetua Saraguetaren memoria liburua ekarri dute. Perpetua Emakume aitzindaria izan zela esan daiteke, haren garaian gutxi zirelako Nafarroan idazten zutenak, eta are gutxiago euskaraz aritzen zirenak. Nafarroan garai haietan […]
Kurtso amaiera heldu da eta horrekin batera uda eta oporrak. Uda honetan ez aspertzeko errezeta bat ekarri dizuegu. Deskantsatu, ondo pasa eta datorren kurtsora arte! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210626_gaurezdagoeskolarik_oporrak.mp3 Deskargatu hemen
Txomin Artolak Et Incarnatus orkestrarekin grabatutako antologia disko-liburua ekarri digu Rafa Ruedak. Migel Zeberio Et Incarnatus orkestraren zuzendaria izan du bide lagun proiektu berrian. Txomin Artolak 1975an lehen diska argitaratu zuenetik argitaratu dituen disko bakoitzetik bi abesti aukeratu ditu antologia diskorako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210625_rafa_rueda_txomin%20artola.mp3 Deskargatu hemen.
Ekainaren 28 harrotasun eguna,Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestazio deitu du. Duela 44 urtetik hona egin den bezala. 1977 urtean Ehgamek deitu zuen lehenengoz Euskal Herrian harrotasunaren manifestaziora, ekainaren 28an. Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak manifestazioa deitzen du, astelehen honetan, hilak 28, arratsaldeko 18:30, eliktika plazatik abiatuta. Aurten “LGTB+ BORROKA KLASE BORROKA […]
Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa, datozen egunetan lan munduan dauden deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. H&Mko langileen borroka ezagutu dugu Iñaki San Andrésen eskutik, ELA sindikatuko kidea. Apirilaren 22an hasi zuten greba mugagabea Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako dendetan. Ia zazpi asteren ondoren, langileak dendetara itzuliko dira, grebaren helburu […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Aste honetan portadan Arrosa sarea da protagonista, izan ere irrati libreen sareak 20 urte bete ditu. Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri. […]
Talde ekologistek eta auzo elkarteen federazioak manifestu bateratu bat sinatu dute, Artxandan egin beharreko jarduerei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta irekia eskatzeko. Izan ere, Bilbo, Erandio eta Sondikako udalek duela gutxi Artxandarako Aktibazio Plana deiturikoa aurkeztu zuten. eremu horretan, eta beharrezkotzat jotzen dute. Juan Payalesek azaldu digun moduan prentsaren bitartez jakin […]
Akabuko kolpea dugu; azken puntua eman dugu Bilbo Hiria irratiaren 262. POTTO saioan, kantuan. Euba herrian izan zen eta Durangoko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen ekimenaren beste bala bat ekarri dugu. Hori nahikoa ez eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala eskaini dugu. Hika moldean kantatu zuten bertsolariek (eta errimatu ere bai). […]
Gaur hasteko Hegazkin taldea ekarri dugu. Mukuru kolektiboak eskaintzen du euren azken grabazioa Haize Beltzak izenekoa. Musika elektronikoa jorratzen du bikote honek, gustu handiz eta mezudun abestiez bete dute 6 kantuko bilduma hau. Segidan Babeheaven taldeak musika elektronikoa jorratzen du trip-hop ukitu erritmiko batez. Euren lehen lan luzea kaleratu dute orain […]
