Lemoizko zentral nuklearraren proiektuaren kontra aldarri egiteko sortu zuten “Lemoiz gelditu” murala Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala Arrastalu eta Vicente Ameztoy margolariek. Hiruen artean margotu zuten, 1980an, Bilboko Erakustazokan mugimendu antinuklearrak antolatutako topaketa batzuen zuzuan. Luzaroan galduta egon ostean, artelana birgaitu eta duintasuna eman zioten Arte Ederren Museoan dago ikusgai […]
Hilabetea: ekaina 2021
Zientziaz beteriko jaialdia ospatuko da ekainaren 7tik 13ra Bilbon. Biologia zientifikoa, biodibertsitatea, genetika, neurozientzia… Herritarrentzako zientzia erdigunean jartzeko diziplina anitzez osaturiko egitaraua eskaintzen du jaialdiak, eta ekintzak, nola ez, denentzat bideratuta egongo dira; besteak beste, tailerrak, showak, edota festibalak. Jaialdiaren helburua zientzia esparru formal eta akademikotik at, bizitzako beste hainbat […]
Gorka Gaztanbide bere estreinako diskoarekin agertu zaigu Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izenpean. Ibilbide luzeko musikari hau erdi ezkutuan egon da beti besteen lana ontzen eta dotoretzen. Oraingoan ordea, urteetan ondutako konposizioekin datorkigu izen bereko diskoarekin. Honen ostean Faye Webster. Amerikako folk abeslari honen hirugarren disko luzea 2019an atera zen […]
Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen, izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste […]
Bilboko Liburu Azokak Foru Aldundiarekin batera banatzen duen Urrezko Idaz Luma saria Ramon Saizarbitoria euskal idazlearentzat izan da aurten. Euskal literatura eta nobelagintza saritzen dituen azokako 51.edizio honetan Saizarbitoriak urteetan zehar egindako lana goraipatu nahi izan dute, Egunero hasten delako eta 100 metro nobelak nabarmenduz. Pertsonaien psikolgia, harreman motak eta […]
Aurrez aurrekoa izan da aurtengo Zientzia Azoka. Urtebeteko etenaldiaren ostean kalean da zientzia egiten duten gazteen erakustokia. 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsi dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte larunbateko azokan. […]
Badakizue Pantxita iguanak euliak jaten dituela? Eta ardiek belarra eta tximinoek bananak… zenbat ikasi dugun gaur animalien inguruan. Entzun, entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210605_gaurezdagoeskolarik_animaliak.mp3 Deskargatu hemen.
Kafe Antzokiaren egoeraren berri izateko Mikel Urbeltz batu zaigu. 14 hilabete itxita egotea, egoera latza dela azpimarratu du. Gainera Jaurlaritzak kontzertu aretoak babesik gabe utzi dituela salatu du. Hala ere, programazioa berrantolatzen dabiltza egoerak ahalbidetzen duenean ateak irekitzeko. Egoerak utziz gero, irail-urrian ateak irekiko ditu Kafe Antzokiak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210604_mikel_urbeltz_kafe_antzokia.mp3 Deskargatu hemen.
Maiatzaren azkenak bertso-uzta eskaini digu, eta Bilbo Hiria irratiaren POTTOk zabaldu!Durangoko bertsolari eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren beste bala bat ekarri dugu eta, Ibon Iza eta Errose Zarraga biko dimoztarrei esker, Dimako Balkoitik Balkoira . Far West aldetik ere etorri da haize freskorik: Balmaseda eta Zalla arteko bertsolari gazteen (13-14 […]
Iruñean aurkeztu dituzte UEUKO udako ikastaroak, aurten ere koronabirusak baldintzatukoak izango dira eta iazkoari jarraituz antolatu dute 49.garren edizioa. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin. Herrigintza eta […]
