Europar Batasunaren bandera urdina da, baina greenwashing edo itxura berdea eman nahi diote. AEBk eta Txinak aurrea hartua diote mundu mailan ekonomia arloan, eta lehia ekonomiko horretan, epe laburrean, oztopoa da klima aldaketari aurre egiteko egin beharreko eraldaketak egitea. Zailtasunak gorabehera, eta dirulaguntzak eta maileguak tarteko, ekonomia berdeagoa, transizio energetikoa […]

Goizeko 08:00retan hasi da 14.Klasikoen Irakurketa Jarraitua.  Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoian, aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute; euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, alegia. 200 bat lagunek hartuko dute parte guztia ekitaldi honetan; eta berezitasuna, txandaka eta etenik gabe egingo dela. Arriaga plazan pantaila erraldoi […]

Arrigorriagako Bizi Eskolak bigarren eskuko bizikleten lan merkatua antolatu du larunbat honetan, ekainaren 5ean. “Aste Berdea” programazioaren barruan sartzen den ekintza honetan, edonork eraman dezake erabiltzen eztuen bizikleta bat, eta bertan, bigarren aukera bat emango zaie bizikletei. Goizeko 9:00etatik aurrera egongo da saldu nahi diren bizikletak eramateko aukera, eta eguerdiko […]

Frontoia dugu hizpide gaurko saioan. Pilota txikia, harmaila, frontisa, txapa… Horretarako, saio potolo-betea osatu dugu: Ibai Zabala pilotari berriztarra izan dugu estudioan eta, monografiko guztiek lez, Frontoiaren saioak ere izan ditu ekarpenak. ADOS pilota elkartea ezagutu dugu Yera Agirre pilotari leitzarrraren ahotan; erraminta ezin da falta frontoian, eta Palaren Unibertsitatean […]

Bilboko Jai Batzorde Mistoak erabaki duenez, COVID-19aren osasun-krisiak duen intzidentzia kontuan hartuta, aurten ere ez da inolako jai-programaziorik izango. Hala ere, Jai Batzorde Mistoak lanean jarraituko du 2022an Bilbok “munduko jairik onenak” izateko berriz ere. Bestalde, Bilboko Konpartsetatik ere lanketa handia egiten dihar dute aurrera begira egin beharreko moldaketekin. Hausnarketarako […]

Ianire Aranzabe dago Esanezin egitasmoaren atzean. Musikari gonbidatu dugu gaurkoan>Bilbo Hiria irratira estreinako lan luzeaz berba egiteko, ‘Aireratzen’. Bidelagun izan dugu Ianire eta katuz katu hitzekin esan ezin denaren inguruan berba egin dugu. Musikak bestelako aukera ematen dio sortzaileari bizitako aldaketak azaleratzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210601_piper_Esanezin.mp3 Deskargatu hemen.

Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” izan dira. Akademiak berak eta BBK-k 1991tik antoloatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura ekartzea dute helburu nagusi. Sari hauek alde batetik narrazioa eta bestetik poesia baloratzen dute, eta genero bakoitzan maila desberdinak daude. […]

  Gaurkoan Ane Urkiolak flim laburrak izan ditu hizpide. Hiru proposamen oso ezberdin ekarri digu. Aritz Morenoren “Colera “ lana gomendatu digu. Bigarrena Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “Zulo”. Bukatzeko nazioarteko “Elevator” aukeratu du, igogailu batean kontatutako istorio txiki unibertsala. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210531_zinema_ane.mp3 Deskargatu hemen.

  Santutxuko karmela espazioak bost urte bete ditu eta aste honetan ospatuko dute.  Auzotik auzorako espazioa okupatu eta autogestionatua dugu, Oihana Bartak gogora ekarri digun moduan. Hiru egunetako egitarau antolatu dute “ez dadila haria eten” lelopean.  2015eko azaroan, Santutxu auzoko KRML Bizirik plataforman bildutako bizilagun talde batek ikastola zaharra okupatu […]