Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraitu dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera […]
Urtea: 2022
Markos Untzetak disko orekatua egin du, zinez, bere Ekilibrista diskoak ez du, ez, oreka galtzen. Irudi ederra iruditzen zaigu diskoari gorputza ematen dion oreka mantentzearena. Americana arloan mugitzen da Markos, ondo egindako abestiak eta bere ahotsa pertsonala da oso, bere istorioak bezainbeste. MICE proiektuaren atzean Miren Narbaiza musikari eibartarra dago. […]
Euskal herriko mugimendu feministak beldurraren aurrean justizia feminista aldarrikatuko du Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean. Gaur goizean agerraldia egin dute Bilbon, Aurreko urtetik gaur arte egoera ezer gutxi aldatu dela adierazia dute, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duela. Sistema heteropatriarkal kapitalistak gure bizitzak kolpatzen jarraitzen ditu nabarmendu dute. Indarkeria […]
Gaur Bilbon ” Yarin” ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon, Bbk aretoan estreinatuko duten ikuskizun berria . “Yarin” Bilboko Kale Nagusiko aretoan estreinatuko da urtarrilaren 14 eta 15ean .Ikuskizun horretan, euskal dantza eta flamenkoa eszenatoki gainean elkartu eta uztartuko dira. Bi diziplinetako bi izen handik sortu eta egin dituzte koreografiak, eta beraiek […]
Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Urtarrilean Albina Stardust eta Yogurinha Borova izan ziren protagonista, bi belaunaldi aurrez aurre. Trabestismoaz eta drag queen kulturaz mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/221020_urdinelektrikoa_yogurina_albina.mp3 Deskargatu […]
Ilargik eta Lurrek batzuetan adi egoteko sailtasunak dituzte, horregatik amamak gomendio batzuk emango dizkie. Adi zuek ere, ezer ez galtzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221120_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Laurie Andersonek, Lou Reed-en alargunak, 1965eko maiatzean Reedek grabatu zituen demoak, 50 urtez desagertuta egon ostean, John Caleren laguntzarekin berreskuratu eta kaleratu ditu, Words & Music, May 1965 izeneko diskoan. Velvet Underground-ekin, hurrengo urtetik aurrera kaleratu zituen abesti ezinbesteko batzuk daude, Lou Reedek “folk singer” moduan grabatuak, Bob Dylan gisako […]
Atzo Azkuna Zentroan egindako ekitaldiarekin abiatu du Euskaraldia. Hitzez ekiteko garaia da. Hizkuntza ohituren gainean gogoeta egiteko deia egin dute antolatzaileek. Atzo iluntzean ekitaldia egin zuten alondegian, Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak aurkeztu zuten ekitaldia. Hamabost egunetan norberak hautatutako roletan aritu beharko da, Ahobizi edo Belarriprest. Hizkuntza ohituretan eragiteko […]
Atzo egin zuten ekitaldi sinbolikoa, museoko kanpoaldean denboraren kapsula lurperatu zuten, kutxan aurreko eguneko egunkariak eta hainbat objektu sartu zituzten. Etorkizuneko hiritarrak nolakoak ginen ikus dezaten. Beraz, ofizialki hasiak dira lanak, eta 2024 amaierarako bukatuta egongo dira, Miguel Zugaza museoko zuzendariak zehaztu duenez. 1945. urtean altxatutako eraikin zaharrak eta 1970. […]
Errugbia aztertu dugu, eta touche, mele eta entsegu artean pasa zaigu saioa. David Creetelo plentziarrak errugbiaren historia ekarri digu, istorio eta histeriak lagun; Amaiur Peña errugbilariak Getxo errugbi taldearen abenturak kontatu ditu eta errugbian izena ematen animatu gaitu Aerobikeko irakaslea(k), Enekopedia eta Piloten jaunaren iritziak eta jakintza ere hedatu dugu, […]
