Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak […]

Gure aukera gure platera ekimenak eskola publikoko jangelen eredu berriak aldarrikatu ditu.2019an Eusko Legebiltzarreko partidu guztiek lau hilabeteko epea eman zioten Eusko Jaurlaritzari jangelen plegu berriak inplikatutako eragileekin kontrastatzeko eta beste eredu deszentralizatu batzuk aztertzeko. Ez dela ezer egin azpimarratu dute.EAErako Hezkuntza Legearen proiektuak ere ez du inolako aurrerapausorik proposatzen […]

Final handiaren bezperan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoak aztertu ditugu, eta abenduaren 16an Bilbon izango dugun finaleko 8 protagonista handien ahotsak ekarri. Berriz, Santurtzi eta Lemoa herriak bisitatu ditugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala prestatu dugu, buru-belarrien gozagarri Nerea Ibarzabal Xabat Galletebeitia Jone Uria Onintza Enbeita Gorka Pagonabarra Aissa Intxausti Aitor […]

Durangoko Azoka izan da eta Amaia Arostegi eta Jon Castañeda bertan izan dira hainbat musikari bildu eta elkarrizketak egiten. Aiora Renteria eta Julen izan dira lehenak. Hasierak, azoka, siñadurak… izan dituzte hizpide.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA_DA_1x01_Zea%20Mays_Merina%20Gris.mp3 Deskargatu hemen.

Durangoko Azokan erakusmahai txikia ezarri du Xabier Monasterio idazle eta irratikide lagunak. Testu Zaharrak edo TZ bere proiektu pertsonal kuttuna da, “ekimen apala” bere esanetan. Batetik, Euskal Herriko klasikoak aukeratu eta, hitzaurre-kokapen berri bat gehituta molde berrian ezartzen ditu eta, bestetik, atzerrietako liburu esanguratsu klasiko batzuk hautatu eta, euskarara ekarririk, […]

Hazkunde prozesuan, sarri ikusten da gaztetxoen artean hanka puntetan ibiltzeko joera. Hori izan dugu hizpide Oier Gorosabelekin. Gehienetan ibilkera berez normaltzen den arren, kasu batzuetan arazoak etor daitezke: oinez ondo ibili ezina, mina bernetan, zutik egon ezina edo bizkarreko min eta desorekak, esate baterako. Egoera horri soluzioa emateko tratamendu desberdinak […]

Julen Gabiria idazle galdakoztarrak Joe Saccoren “Palestina” kazetaritza grafiko liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du Durangoko Azokan. Saccok 1992an argitaratu zuen kazetaritza edo erreportaje liburua, komikiaren azpigenero horretan gailurretakoa kontsideratzen dena. Iaz Maus eleberri grafiko mitikoa euskaratuta aurkeztu zuen, “eleberri grafikoen Everest-a” moduan kalifikatua izan dena, eta hura bezala, Palestina ere […]

Hainbat legelari eta abokatuk sostengua erakutsi diote Sarek ateratako “Konponbiderako giltzak” dokumentuari. Azpimarratu dute oraindik iraganaren atea ezin dela behin betiko itxi eta oraindik euskal presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen dutela. Eta, modu berean, adierazi dute ez dela lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua. Espetxe eredu berri, humanizatu eta […]