ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean Guggenheim Urdaibai Stop. Izan ere, urriaren 19an manifestazio nazionala deitu du herri-ekimenak Gernikan, eta astekarian egoerari buruzko erreportaje bat ondu dute. Bestalde, Iruñeako Gaztelu plazan dagoen Laba espazioak bi urte eta erdi bete ditu eta erreportajea egin dute proiektuaren nondik norakoak ezagutarazteko. […]
Eguna: 2024-10-10
NAIZ irratiko “Reggae Fever” saioak hamabost urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko kontzertu eta binilo saioak antolatu dituzte larunbatean. Eneko Alkorta saioko gidaria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu saioaren eta larunbateko egitarauaren nondik norakoak. Harrotasuna da atzera begira jarrita sentitzen duena eta lan bat ondo egin […]
