Tiragomak, “tiratxinak”… Gaurkoan jaurtigaiak izango ditugu jomugan, eta ume-gaztaro mundua bisitatuko dugu; saiatuko gara farola eta bestelakoekin punteria astintzen. Pedro Irastortzak ekarriko digu tiragoma munduaren berri; Ane Zabalak Eskirol munduan gozatzeko gomendio-saiakera egingo; Bittor Beaskoetxeak piloten mundua aletuko eta… Maite Sarasolaren ahotan izango ditugu agurrak (hasi eta buka) Musika, berba.. […]
Eguna: 2024-10-18
Loiu herriko Lauroeta auzoa bisitatu dugu gaurkoan, eta jaien baitako urteroko bertso-zita aletu. Taulagainean lau bertsolari izan ziren Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara. Aitor EtxebarriaZarraga, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Igor Elortza izan ziren kantuan; entzungai duzue saioaren aukeraketa diktatoriala On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241015_potto_lauoetan.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan abiatu da BAD jaialdia, datozen egunetan hamaika proposamen izango ditugu Bilboko La Fundicion aretoan Cupula aretoa eta Harrobia aretoan. Horietako batzuk estreinaldiak izango dira, esaterako Mari Zaunka konpaniak Erreka ondoan bi gezur pieza eskainiko du. “Mari Zaunka” Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzari eta sortzaileek osatzen duten kolektiboa […]
