Potto egitearen graziak batu gaitu berriz ere Bilbo Hirian, eta bertso freskoak ekarri ditugu zuen buru-belarrien gozagarri. Sakana aldea izan dugu jomuga, Euskal Herriaren erdigunea. Abuztuaren hasieran Bakaikuko barnetegian izandako bertso-afariaren kantu aukeratuak dira gaurko protagonistak: Sustrai Colina eta Idoia Granizo izan ziren ohorezko gonbidatu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241022_potto_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2024-10-25
Kirol zein Eskirol izan, gaurkoan zuhaitz enborraen gaineko ibilaldi trebea egin dugu. Nasapuntakoan aritu gara, gantzez igurtzitako Kukaña jolasean. Kevinth Cardona ondarrutarrak ekarri digu joko-jolas tradizional zein mundutarraren berri, EHko txapeldun handi. Era berean, Eskirol mundua deskubritu dugu Ane Zabalaren ahotan; zinemaren kirola, kirolaren zinema. Gaurkoan zuri-belgtzezko klasikoa: The Hustler […]
Ostirala da eta asteburuko atarian prest gaude agendarako. Ikasturte berrian ere ostiraletan ikasleen eskutik etorriko da agenda. Ostiraleko bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Euriari aurre egiteko gomendioak ekarri dizkigute. Musika, antzerkia eta abar luzea, ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241025_agenda_itziarren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren elkartea ezgutzeko ordua iritsi da: Mindara elkartea ezagutu dugu asteon. Mindara elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan, eta 20152016 urteetan sortu zuten. Elkarteak bi proiektu ditu: egokide eta gizakide. Usoa Martinez Gizakide proiektuko koordinatzailea da, eta berak kontatu dizkigu elkartearen nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241022_usoa_mindara_elkartea.mp3 Deskargatu hemen.
Martxoan hasi zuten sortze prozesua, egonaldia egin zuen lan taldeak Azpeitian. Astearte eta azteazkenean azken hilabeteetan egindako lana aurkeztuko du publiko aurrean Pez Limbo teatroak. “Ilargiaren alabak” antzezlana aurkeztuko dute Gasteizen Ainhoa Alberdi da taula gainean ibiliko den antzezleetako bat. Bere hitzetan, antzerkiak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du; hil-jaio […]
